Kirol Eguna larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Kiroldegiak eta Kirol Batzordeak antolatuta larunbat honetan, hilak 14, eginen da Kirol Egunaren IV. edizioa. Goizetik hasitan izanen dira ekitaldiak: 10:00etatik 10:30-era Nahia Artiedarekin Funky hi-hop erakustaldia izanen da; 10:30etik 11:30era Ana Larretxea eta Leire Bereaurekin aerobic eta aerobic latinoa; 11:30etik 12:30era rokodromoan erakustaldia izanen da, eta Loro eta Zubietari plaka eskainiko zaie. Ondotik, Maite Mitxelena eta Borja Senosianekin Ciclo Indoor saioa eginen da. Bazkaria izanen da gero, eta 16:30etik aitzinera Genaro Zelaietaren omenez futbol triangularra jokatuko da Matzada futbol-zelaian. Realeko eta Osasunako beteranoez gain Gure Txokoako jokalariak arituko dira. Aipatu, aerobic eta ciclo indoor saioak nahi duten guztientzat zabalik izanen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun