Sri Lankako tsunamian kaltetu zirenei laguntzen Toki-Onan

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Hondamendi haundia eragin zuen duela lau urte Sri Lankan izandako tsunamiak. Milaka hildako eragin zituen eta ordurarteko tsunamirik okerrena izan zen. Bada, Berako Toki-Ona Institutuan Nafarroako bertze zazpi ikastetxerekin batera, Nafarroako Kutxaren Tribucan ekimenaren bitartez Sri Lankako kaltetuen alde aritu dira lanean ikasturte honetan. DBH 3. mailako 30 ikasle hamabortzero elkartu dira, lau fasetan banatutako lana egiteko: urrian eta azaroan tsunamia izan zen zonaldea ezagutu zuten; abenduan eta urtarrilean sentsibilizazio kanpaina; otsailean eta martxoan ekintzaile batek dituen ezaugarriez aritu ziren eta apirilean eta maiatzean, azkenik, proiektua martxan paratu zuten. Azken fase horretan, tsunamia jaso zuten tokiko emakumeek egindako poltsak saldu zituzten Beran eta Lesakan, eta jasotako dirua Sri Lankan eraikitzen ari diren ikastetxe batentzat bidaliko dute. Ekimenari akabera emateko ekainaren 16an bukaera besta eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun