Beran hainbat kultur ekitaldi izanen dira egunotan. Honela, ortzegunean, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:30etik aitzinera liburutegian, “Gerra, errepresioa, oroimena, Beran gertatutakoa” solasaldia eskainiko du Iñaki Egañak, beratar gazte eta helduei zuzendua. Espidobaita elkarteak antolatu du solasaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, Memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginaren barnean.
Lamixine BAT ortziralean
Ortziralean, ekainaren 6an, “Donde tu vayas” ikuskizuna eskainiko du Lamixine Berako Antzerki Taldeak Kultur Etxean, arratseko 20:30ean.
Berako Abesbatza larunbatean
Larunbatean, ekainaren 7an, kontzertua eskainiko du Berako Abesbatzak arratseko 20:30ean Kultur Etxean. Fatima Gonzalez Burgeteren zuzendaritzapean. Sarrera doan izanen da eta eskainiko dituzten kantuei dagokienez, “Maite”, “Beti Maite”, “Eres tu”, “Velai Vai”, “Nere herriko neskatxa maite”, “La paloma”, “Swing Lou, Sweet Chariot”, “Goizeko izarra”, “Con sabor tropical”, “Oles ezkonberriak”, “A dorniña”, “Festara” eta “Torrevieja” abestuko dituzte.
Udal igerilekuak ere irekiko dira
Aipatu, azkenik, orain arte udaberriak sobera lagundu ez badu ere, larunbatean, ekainaren 7an irekiko direla Berako udal igerilekuak.