Sri Lankan tsunamiak kaltetutakoen aldeko kanpaina egiten ari dira Toki-Onako ikasleak

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 2a, 16:30

Ikastetxe bat eraikitzeko poltsak saltzen ari dira Bera eta Lesakan

Hondamendi haundia eragin zuen duela lau urte Sri Lankan izandako tsunamiak. Milaka hildako eragin zituen eta ordurarteko tsunamirik okerrena izan zen. Bada, Berako Toki-Ona Institutuan Nafarroako bertze zazpi ikastetxerekin batera, Nafarroako Kutxaren Tribucan ekimenaren bitartez Sri Lankako kaltetuen alde aritu dira lanean ikasturte honetan. DBH 3. mailako 30 ikasle hamabortzero elkartu dira, lau fasetan banatutako lana egiteko: urrian eta azaroan tsunamia izan zen zonaldea ezagutu zuten; abenduan eta urtarrilean sentsibilizazio kanpaina egin zuten; otsailean eta martxoan ekintzaile batek dituen ezaugarrietaz aritu ziren eta apirilean eta maiatzean, azkenik, proiektua prestatu eta martxan paratu dute. Azken fase horretan, tsunamia jaso zuten tokiko emakume batzuek egindako poltsak saltzen jarri dituzte Beran eta Lesakan, eta jasotako dirua Sri Lankan eraikitzen ari diren ikastetxe batentzat bidaliko dute.

Poltsa bat 3 euro, bi 5 euro

Poltsa bakoitzak hiru euro balio du, bi erosiz gero bortz euro. Gainera, plastikozko 10 poltsa eramanez gero, 50 zentimo merkeago eskura daiteke poltsa. Hauek dira salgai paratu dituzten tokiak: Beran, Bortxiriak etxetresnak, Aritza belardenda eta Lixoia ostatuan; Lesakan, Haizea kafetegian, Ordoki altzaridendan, Deñe lentzerian, Txinelka zapatadendan eta Osiña arropadendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!