Herriko txirrindulariak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Maiatzaren 18an jokatu zen Iruña Bike Maratoia eta Ciclos Iñaki taldean ari den Joxe Mari Goia herritarra izan zen helmugaratzen lehena. Ez zen konpetizioa, baina 616 parte-hartzaileren artean lehenbizikoa ailegatu zen, 69 kilometroko ibilbide luzea egin ondotik.

Egun berean jokatu zen Bearingo mountain bike lasterketaren bortzgarren edizioa ere eta Aitor Begino herritarrak lan txukuna egin zuen. Kadeteetan bigarren sailkatu zen, irabazlearengandik hiru segundora baino ez. Horrez gain, duela gutti Beñat Txoperena eta Begino Nafarroako Mendi Bizikletako txapeldun izan ziren, junior eta kadete mailan, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun