Igantziko Eusko Alkartasunak Igantziko Bentatan, Berrizaunen, bi abiadura murriztaile jartzeko proposamena luzatu dio Udalari, «leku horretan autoen joan-etorriekin sortzen den arriskua dela eta». Zehazki, hauetariko bat «geltoki zaharraren parean jartzea» proposatu du, eta bertzea «fabrikaren parean», Igantziko EAren ustez «tokirik aproposenak baitira».
Honekin batera, Arantzarako bidean dagoen bidegurutzean eta Igantziko Bentatako zubian ispilu bana jartzea ere komenigarria dela iritzi dio EAk, «sortzen den arriskua saihesteko».