Ehiztarien bilerak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Urruti dela ematen badu ere, ehiztarientzat behintzat aski hurbil dago urrirua. Udazkenean, ehiztariak beuren zaletasunarekin asetzen dira eta horretarako prestaketa lanak ere abiatu ditu Usua Ehiztarien Kirol Elkarteak. Joan den larunbatean, batzar nagusi arrunta egitekoa zen Burlada jatetxean. Iazko akta eta kontuak; aurtengo kuota; Azkilarreako pistaren hormigoitze gastuan parte-hartzea; ehiza antolamendu plana berriztatzea; basurde eta orkatz ehizaren eguneratzea; eta puestoen garbiketaren araudiaren aldaketa izan zituzten, bertzeak bertze, solasteko. Bertzalde, larunbat honetan, hilaren 31n, Bagatxar eta Ekaitzako ehiztarien bilerak eginen dira. Ekaitzakoen bilkurak 16:30ean du lehenengo deialdia, eta ordu erdi beranduago bigarrena. Bagatxarko ehiztarientzako, berriz, lehenbiziko deialdia 19:30erako egina da eta bigarrena 20:00etarako. Azkenik, erran, ehiztariei banatu zaien gutunean adierazten denez, kuoten ordainketak Nafarroako Kutxan dauden kontu korronteetan bakarrik eginen direla. Ehiztariak, beraz, jakinaren gainean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun