Conor Saltokiko txirrindularia den Asier Apezetxea berriz ere zoriondu beharrean gaude. Maiatzaren 18an Bearinen egindako mendi bizikleta txapelketan garaile izan zen. 35 kilometroko lasterkaldia irabazi zuen eta elite mailako sailkapenean liderra da.