Askatasunak salatu duenez, «izugarria» da herrian ematen ari den okupazio poliziala. Ugariak dira Guardia Zibilak herrian egiten dituen inkurtsioak, baita herri sarreretan jarri ohi dituen kontrolak ere. Maiatzaren 16an egin zuten azken indar erakustaldia. 11:00ak aldera Guardia Zibilaren lau patrol sartu ziren eta Arrano elkartearen inguruan ibili ziren metrailetak eskuetan zituztela. Karrikan zihoan gazte bat identifikatu eta galdera pila egin zizkioten. Bitartean karrika moztuta izan zuten, inor pasa ez zedin. 45 minutu inguru egon ziren ia Arranoko atean eta tarte horretan inguruan zebiltzan bertze hiru pertsona ere identifikatu zituzten.