120 musikari bildu zituen Musika Banden Alardeak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Herriko Bandarekin batera, Garinoain eta Araiako musika bandek parte hartu zuten maiatzaren 17ko alardean. Martxel Rodriguezek dantzatutako aurreskuraren ondotik, banda bakoitza bere aldetik karrikaz karrika ibili zen. Ibilaldiaren ondotik, plazan bildu eta kontzertua eskaini zuten. Herriko musika bandakoek Iraia Etxabide taldekideari eskaini nahi izan zioten emanaldia, berriki aita, Juan Tomas Etxabide, galdu baitzuen. Plazako kontzertua akautzeko, banda guziek batera Pepito Yanciren Lesaka jo zuten, Mikel Iriarteren zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun