«Maparik ba al daukazu? Zure begiradan galdu bainaiz!». Horixe izan da Euskal Herriko Piropo lehiaketako lehen saria Berara ekarri duen piropoa, Labiaga ikastolako Dunia Abatal Altzugurenek egindakoa, hain zuzen. Hala, beretzat izanen da zortzi lagunentzako egonaldia Plentziako aterpetxean (Bizkaia). Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako piropo lehiaketan ere saria lortu zuen aipatu piropoak, bigarrena. Bortzirietako lehiaketan, beretzat izan da Lesakako Bixkiak jantzidendak eskainiako 100 euroko balea. Lehenbiziko saria, berriz, Berako Katea Bikek eskainitako bizikleta Toki-Ona Institutuko Ruben Pedrosa Medinak eskuratu du, «zu munduarentzat pertsona bat zara bakarrik, baina pertsona batentzat mundua zara» piropoarengatik. Hirugarrena ere Rubenentzat izan da, «zure irrifarra nahikoa da gaueko iluna argitzeko» piropoa hautatu baitu Bortzirietako epaimahaiak. Berako Igone liburudendak eskainiko 50 euroko balea eskuratu du. Argazkian, ezkerraldean, Dunia Abatal ageri da Lesakako Bixkiak arropadendan, eta eskuinaldekoan, berriz, Ruben Pedrosa, Berako Katea Biken.