San Migel zubi ondoko etxeko teilatua beheiti

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 26a

Herriko suhiltzaileek, Oronoz-Mugairikoen laguntzarekin, San Migel zubiaren ondoan dagoen etxeko hondakinak atera behar izan zituzten maiatzaren 19ko arratsaldean. Hutsik dagoen eraikinaren teilatuaren zati bat behera erori zen eta materiala karrikan barrena banatua gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun