Musika entzunaldiak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 26a

Udako kontzertuaren atarian, Isidoro Fagoaga Musika Eskolak antolatuta hainbat entzunaldi eginen dira ekaineko lehen egunetan. Ekainaren 3an, akordeoi eta trikitixa entzunaldia eskainiko dute ikasleek Musika Eskolan, 17:30etik aitzinera

. Biharamunean, ekainak 4, txistu, perkusio eta tronpetaren txanda izanen da. Emanaldia 17:00etan hasiko da. Perkusioak eta teklatuak jotzen dituztenek ekainaren 5ean eskainiko dute saioa, 17:30ean. Azkenik, ekainaren 11n, udako kontzertua eskainiko dute ikasle guztiek, 17:30ean hasita Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun