Maiatzaren 23an inauguratu zen Aspacek Bortzirietan izanen duen ordezkaritza. 30 urte daramatza Aspacek eskualdean lanean eta tarte horretan hainbat zentro sortu ditu ezintasuna duten pertsonen beharrak asetzeko: Uxane okupazio zentroa, Otsango lan zentro berezia eta Maddi egotetxea. Bera eta Lesakako kaleen garbiketaz ere arduratzen dira eta Berako lorategien mantenua ere egiten dute. Haur zein helduentzako aisialdi zerbitzua ere eskaintzen du Aspacek. Hainbat fundaziotan ibili da lanean urteotan Aspace, eta egindako lana formalizatzeko erabaki dute orain ordezkaritza zabaltzea.