Aurtengo Sanesteban bestak oraindik urruti ikusi arren, aitzineko urteetan bezala, besten programarekin batera kaleratuko den Berako Oihua aldizkaria prestatzen hasiak dira. Aldizkarirako artikuluak egiteko deia luzatu du Udalak, gaia eta luzera edozein dela ere. Testuak irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren 13an bukatuko da eta bi bide daude horretarako: batetik, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net helbidera bidali, edo bertzela, zuzenean Kultur Etxera eraman. Lanak formatu digitalean nahiago dituztela adierazi dute antolatzaileek.