Aspacek Berako delegazio berria inauguratuko du ortziral arratsaldean

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 22a

Ortziral honetan, maiatzak 23, Bortzirietako Aspaceko delegazioa inauguratuko da Beran. Ekitaldia 17:30tik aurrera izanen da Uxane okupazio zentroaren kanpoaldean eta eguraldiak laguntzen ez badu Kultur etxean. Festa honetan, musika eskolako ikasleak, Berako abesbatza, Ertz kolektiboa eta zonaldeko artista ezberdinek parte hartuko dute.

30 urte zonaldean

Aspacek zonaldean 30 urte baina gehiago eramaten ditu lanean. Urte hauetan zentro ezberdinak sortu ditu minusbaliotasuna duten pertsonen beharrak asetzeko: Berako Uxane okupazio zentroa, Lesakako Otsango auzoko lan zentro berezia eta Berako Maddi egotetxea. Bera eta Lesakako karriken garbiketa eta Berako lorategien mantenua ere egiten dute Aspaceko langileek. Honetaz gain, haur eta helduentzako aisialdi zerbitzua eskaintzen du, kultur ekitaldietara joateaz gain, adibidez musikoterapia eta dramaterapia lantzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun