Azken hilabeteotan, eta bereziki Igor eta Mattinen atxiloketen ondotik izugarria da Lesakan ematen ari den okupazio poliziala, Askatasunak salatu duenez. Ugariak dira Guardia Zibilak herrian egiten dituen inkurtsioak, baita herri sarreretan jarri ohi dituen kontrolak ere.
Identifikazioa eta galdeketa
Lehengo ortziralean, maiatzaren 16an, egin zuten azken indar erakustaldia Lesakan. Goizeko 11ak aldera Guardia Zibilaren 4 patrol sartu ziren eta Arrano elkartearen inguruan ibili ziren metrailetak eskuetan zituztela. Honela, karrikan zoaien gazte bat identifikatu eta galdera pila bat egin zizkioten. Bitartean karrika moztuta izan zuten, inor pasa ez zedin. 45 minutu inguru egon ziren ia Arranoko atean eta tarte horretan inguruan zebiltzan bertze 3 pertsona ere identifikatu zituzten. Azkenik dena jaso eta martxa egin zuten.