Igantziko Eusko Alkartasunak “Igantziko Bentatan, Berrizaunen, NA-4020an, bi abiadura murriztaile jartzeko” proposamena luzatu dio udalari, “bertan autoen joan-etorriekin sortzen den arriskua dela eta”.
Geltoki zaharraren eta fabrikaren parean
Zehazki, hauetariko bat “geltoki zaharraren parean jartzea” proposatu du eta bertzea “fabrikaren parean”, Igantziko Eusko Alkartasunaren ustez “tokirik aproposenak baitira”.
Ispiluak ere
“Honekin batera, Arantzako norabidean dagoen bidegurutzean eta Igantziko Bentatako zubian ispilu bana jartzea” ere proposatu du, “bietan sortzen den arriskuarengatik”.