Plegu itxiaren bidez, Udalak Ametxoko aldean oihan aprobetxamendu bat paratu du salgai enkante irekian. Lote bakarra atera du enkantera: 1.062 pinu radiata. Loteak 1.058 metro kubiko zur eta 160 metro kubiko egur ditu eta 40.800 euroan ezarri dute hasierako prezioa. Interesatuek Herriko Etxera jo beharko dute.