Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, mediku kontsultaren teilatua konpondu eta fatxada margotzeko deialdia zabaldu du. Apirilaren 2an egindako bileran onartutako baldintzen arabera, 38.731 euroko aurrekontuaren barrenean egin beharko dira lanak. Epea urriaren 15ean bukatuko da, eta proposamenak aurkezteko epea, berriz, hilaren 8an bukatu zen.