Irudian hiru txirrindulari ageri dira. Hirurak Nafarroako Mendi Bizikleta Txapelketako txapeldunak dira, maila ezberdinetan. Asier Apezetxea Conor-Saltokiko txirrindularia, eta Igantziko taldeko Beñat Txoperena eta Aitor Begino dira. Maiatzaren 3an Irurtzunen jokatutako Itxespia txapelketan hoberenak izan ziren. Herrikoa den Asier elite mailan ari da eta Beñat eta Aitor, junior eta kadete mailan, hurrenez hurren. Hirurak euren mailetan lehenbiziko ailegatu ziren eta gainera, Asier Euskadiko Open Spiuk txapelketako sailkapenean liderra da oraingoz. Igandean Tolosan egitekoa zen hurrengo saio puntuagarria baina lerro hauek idazterakoan ez genuen emaitzaren berririk.