Irteerak eskolatik

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Tenorean tenoreko ateraldiak eta kanpaldiak antolatu dituzte eskolan. Apirilaren hondarreko astean, Aste Xuria programaren barne, Bortzirietako 5, 6 eta DBH 1. mailako ikasleak Izaban elurretan egon ziren. Bortzerrietako ikastetxeekin elkarlanean, kanpaldiak ere antolatu dira. Joan den astean, hilaren 5ean eta 6an, Haur Hezkuntzako ikasleak Pasaiako Piraten Etxean gaua pasatu zuten. Aste honetan, maiatzaren 12 eta 13an, lehen zikloko lagunak Hondarribian izan dira; eta leku berberean baina maiatzaren 21ean, 22an eta 23an bigarren zikloko lagun taldeak egonaldia eginen dute. Azkenik, ikasturtearen azken egunean, ekainaren 20an, autobusa hartu eta egun pasa eginen dute. Oraindik nora joan behar duten ez dute erabaki, baina seguru egun ederra pasatuko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun