Dena prest da igandeko mendi itzulirako

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Bertze urte batez Arantzako zirkua ezagutzeko aukera izanen da

Berriz ere hurbil da bi urtetik behin egiten den ekimena. Igande honetan mendi gainetan ibiltzeko aukera izanen da. Unanu, Izu,Ibintza, Ekaitza, Illurdi, Mendaur eta Zepurun barna izanen da ibilbidea. Ekaitza Elkartea, Udala, Gazte Asanblada eta Nafarroako Kirol eta Gazteria saila antolaketa lanetan aritu dira eta dena prest dago. Denek, ordea, ezin izanen dute egun horretan egon. Antolaketa lanetan hasieratik aritu zen Xabier Zubieta Zubi gogoan, Ekaitzako kaxkun ikurrinak iraun dezala… mendi itzuliko eskuorrian jarria da. Kirol atalean itzuliari buruzko xehetasun gehiago irakur daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun