Aurten ere Rafa Maritxalar nagusitu da Batzoki elkarteak antolatu eta bere izena daraman herri lasterketan. Azken esprintean Antonio Bru beratarrari nagusitu zitzaion, argazkian ageri denez. Eric Vignole saratarrak osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan Rosi Talavera gailendu zen. Aurrebenjamin mailatik hasi eta beteranoak bitarte 186 korrikalarik parte hartu zuten. Hauetaz gain, sei urtez beheitiko neska-mutiko aunitzek egin zuten ehun metroko lasterketa. Edozein taldeak eraman zuen federatu gabeko talde onenari eramandako bildotsa.