Langileen Eguna futbol derbi eguna ere izan da aurtengoan. Erregionalekoan, Beti Gaztek 2 eta 1 irabazi zion Gure Txokoari eta honenbertzez, kategoria galdu du Berako taldeak. Goizean beteranoek jokatu zuten eta hemen ere 6-0 nagusitu ziren lesakarrak. Hori bai, goizean nahiz arratsaldean, bazkarian eta afari-berenduan bilduak akautu zuten bi herrietako futbolariek, egun osoko kiroltasunaren erakusgarri.