Bortzirietatik Italiara eta Italiatik Bortzirietara

TTIPI TTAPA 2008ko mai. 12a, 11:17

From the Pyrenees to the Alps programaren barne, ingelesa praktikatzeko elkartrukatze proiektua egin dute aurten Toki-Ona institutuko DBH 4. mailako ikasleek Italiako Caravaggio herriko Galileo Galilei lizeoko ikasleekin. Apirilean Toki-Onako 13 ikasle Italiara joan ziren, eta bertzeak bertze, Venezia, Milan eta Bergamo hiriak bisitatu zituzten. Berriki, berriz, maiatzaren 7tik 14ra italiarrak egon dira gurean, 16 guztira. Eskualdeko herriak ezagutzeaz gain, Iruña, Donostia eta Bilbon barna ere ibili ziren. Esperientzia hau ez da guztiz berria izan Toki-Onarentzat, izan ere, 2006-2007 ikasturtean elkartrukatzeko birtula egin zuen, hau da, Internet bidez Caravaggioko ikastetxeko ikasleekin harremanak mantendu zituzten. Aurten, berriz, birtualetik fisikorako saltoa egin dute. Argazkia Italian egindako egonaldian ateratakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun