Erregionaleko lehen mailari eustea zen Gure Txokoako futbol talde nagusiaren helburuetako bat, baina ezinezkoa izan da, eta heldu den denboraldian maila bat beherago jokatu beharko du, Gipuzkoako Erregionaleko bigarren mailan. Maiatzaren 1ean Lesakako Mastegi futbol zelaian Beti Gazteren kontra jokatutako Bortzirietako derbian erabaki zen taldearen etorkizuna. Markagailuan aitzinetik paratu baldin bazen ere, azkenean Beti Gazte nagusitu zen, 2 eta 1. Gure Txokoak nahitaezkoa zuen garaipena kategoria mantentzeko, baina kale egin zuen.