Sartaguda 1936. Alargunen herria’

TTIPI TTAPA 2008ko mai. 12a, 11:12

Kultur Batzordearen ekimenez, Sartagudaren historiari buruzko liburua aurkeztuko dute maiatzaren 23an Liburutegian. Sartaguda 1936. El Pueblo de las Viudas. Halaxe du izena Fernando Mikelarena beratarraren eta Jose Maria Jimeno Jurio zenaren lanak. 1936ko gerraren ondorioz, fusilatu gehien jasan zituen herria izan zen Sartaguda, eta horregatik deitu izan diote alargunen herria. Horrez gain, 1919 eta 1923 urteen artean eta Errepublika garaian sortutako tirabirak eta tentsioak ere ageri dira liburuan. 19:30ean hasiko da ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun