Mugaz Gain Antzerki Jaialdiaren XIV. edizioa hasi da dagoeneko. Maiatzaren 8an eta 9an abiatu zen, eta hilaren 29an eta 30ean izanen du segida. Haur eta gazteen topaleku bihurtua da jaialdi hau, bertako eta inguruko lanen erakusleiho, eta aurten ere halaxe izanen da. Lehen saioetan, Iruñeko Iturrama Institutuko ikasleen eta Bazen behin clown talde amateurraren txanda izan zen. Maiatz hondarrean, berriz, eskualdeko gaztetxoak izanen dira protagonistak:
Maiatzak 29, ortzeguna
10:00etan
-Gure ipuina (Ricardo Baroja, 2. maila).
-Tren bidaiariak (Jesusen Bihotza, 2. maila).
Maiatzak 30, ortzirala
10:00etan
-Mapa eroaren bila (Labiaga Ikastoka, 5. maila).
-Hegoaldetik Iparraldera bakearen bila (Igantziko eskola; 3, 4, 5, 6. maila)
-Parisko ametsa (Ricardo Baroja, 5. maila).
Horrez gain, edozeinek ikusteko moduan, ateak zabalik ere eskainiko dira antzerkiak:
Maiatzak 29, ortzeguna
18:30ean Tren bidaiariak eta Gure ipuina.
Maiatzak 30, ortzirala
18:30ean Parisko ametsa eta Mapa eroaren bila.