Istripu larria gertatu zen apirilaren 30 goizean N-121Ako obretan. Igantzin izan zen ezbeharra, Igantziko Bentetatik Sunbillarako bidean. Antza, altueran lanean ari zen kamioia irauli egin zen, eta beheitian lanean ari zen hondeatzeko makinaren gainera erori zen. Barrenean zegoen behargina harrapatua gelditu zen eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten. Behin erreskatatuta, hondeatzeko makinako langilea larri zauritua eraman zuten Nafarroako Ospitalera helikoptero batean. Kamioi gidaria, berriz, Irungo ospitalera eraman zuten. Istripuaren ondorioz, trafikoa moztua egon zen eta auto ilarak sortu ziren bi noranzkoetan.