Kiroldegi ondoko etxea dela eta, Udalari egindako kritikari erantzunez lerro pare bat idatzi nahi ditut. Udaletxean mozio bat aurkeztu genuen proiektu hau aldatzeko aukerak aztertu, baloratu eta ondoren erabaki bat hartzeko. Mozioa ez zen aurrera atera gure taldekoek (EAE-ANV) bakarrik babestu genuelako. Gainerako guztiek ezezkoa eman zioten. Ezezkoa emateaz gain, guri leporatu ziguten interes elektoralistekin erabili genuela gaia. Orain eraikina ikustean, garbi ikusten da arazoa benetan larria dela eta beratar guztiei eragiten eta eraginen diela. Legezkoa den edo ez? Gaur egun legezko hitzak ez dakit erranahi haundirik duen, ikusirik pertsona batzuek ere ez dutela, ez dugula, baldintza hori betetzen. Egia zera da, legalizatua dagoela aurreko Udalak baimen guztiak eman zizkiolako Berako arauak promotorearen mesedetan interpretatuz. Gure ustez, Berako arauetatik kanpo dago. Akatsek ikasteko balio izaten dute eta proiektu honek garbi utzi du Berako hirigintza ez zela bide honetik joaki. Udaletxean pauso egokiak ematen ari dira berriz ere horrelako txapuzarik ez aitzinera ateratzeko eta hirigintza arloan espazio publikoei eta dotazioei behar duten garrantzia emateko, hauek direlako herritarrentzat gelditzen direnak eta herriari itxura bat edo bertze emanen diotenak. Hauek defendatzea da Udalaren lana eta horretan ari gara.
Josu Iratzoki Berako alkatea