Keinu Leihoak antzerki jardunaldiak asteburu honetan abiatuko dira Lesakan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 30a

Mairu Antzerki tailerrak antolatuta, emanaldiak izanen dira ortziral eta larunbatean

Keinu-Leihoak 2008 antzerki jardunaldiak antolatu ditu Mairu Antzerki Tailerrak, Lesakako Udalaren laguntzaz.. Lehenbiziko emanaldiak aste hondar honetan izanen dira. Honela, ortziralean, maiatzaren 2an, Le petit theatre de pain taldearen “Aulki hutsa” antzeslana izanen da ikusgai Kasinon, gaueko hamarrak eta laurdenean. Maiatzaren 3an, larunbatean, “Ornitorrinkus” eskainiko dute Xabi Erkizia, Maialen Lujanbio, Judith Montero eta bertze antzezleek Kasinoan arratseko 8etan.

Maiatzaren 17an «Gernika»

Maiatzaren 17an “Gernika” antzeslana ikusgai izanen da ikastolako frontoian gaueko 11:30ean. Berako Udalak eta Uhartean Antzerki Eskolak lankidetza hitzarmen baten bidez burututako egitasmoa da. Fernando Arrabalek idatzitako Gernika antzezlanako euskarazko lehen bertsioa da.
Maiatzaren 24an, azkenik, Kale Ekintzaren “Mexico lindo y rebelde” antzeslana ikusgai izanen da plazan arratseko 8etan.

Valentziako Foios Abesbatza larunbatean Lesakako elizan

Asteburu honetan Lesakan izanen diren kultur ekitaldiak aipatuz, erran Giltzarri Abesbatzak kontzertua antolatu duela larunbatean, maiatzaren 3an, arratsaldeko meza ondotik. Valentziako Foios Abesbatzak kontzertua eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun