N-121A errepideko lanean ari zen kamioia erori eta bi zauritu eragin ditu

Goizalde URDANPILLETA 2008ko apirilaren 30a

Kamioia ezpondan beheiti joan da. TTIPI TTAPA

N-121A errepidean bertze istripu larri bat izan da asteazken goizeko 8:30ak aldera, Berrizaun inguruan. Errepidea moldatzeko lanean, ezponda batean lanean ari zen Usabiaga enpresako kamioi bat eskabadora baten gainera erori da. Ondorioz, eskabadorako gidaria harrapatua gelditu da eta suhiltzaileen laguntzaz atera ahal izan dute. Hagitz larri zauritua zegoenez, Etxalarko Bentatik helikoptero batean eraman dute Iruñeko Ospitalera. Kamioi gidaria berriz, Irungo ospitalera eraman dute anbulantzian.

Errepidea itxia

Istripuaren ondorioz, errepidea itxia egon da goizean eta lau kilometroko auto ilarak sortu dira N-121A errepidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun