Elbarritasunari buruzko II. jardunaldia eginen da Lesakan apirilaren 30ean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 29a

«Nire seme-alaba desberdina da» izenburupean

“Nise seme-alaba desberdina da” izenburupean elbarritasunari buruzko bigarren jardunaldia antolatu du Lesakako Osasun Etxeak, ANFAS, ASPACE, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Lesakako Udalaren laguntzarekin.

Antoiuko erabilera anitzeko aretoan

Jardunaldia asteazkenean, apirilaren 30ean, eginen da Lesakako Udalaren Erabilera anitzeko aretoan eginen da, Osasun Zentroaren parean, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era eta bertan parte hartuko dute osasun zentruko pediatrak, gizarte langileak eta Anfas eta Aspaceko ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun