Fernando Etxegarai beratarra gizonezkoetan eta Alizia Olazabal emakumezkoetan izan dira Berako IV. Mendi Maratoiko irabazleak. Fernando Etxegaraik azken bi urteetako irabazle Ionut Zinka Beran ez zela aprobetxatu, eta lehen edizioan bezala, garaipena lortu zuen, 1:42:54ko denbora eginez. Bigarren sailkatu zen Juanjo Igarzabali ia 4 minutuko alde atera zion. Gizonezkoetan 373 parte hartzailek akitu zuten lasterketa eta emakumezkoetan 14k. Emakumezkoetan Alizia Olazabalek garaipena errepikatu zuen, bigarren sailkatutakoari 5 minutu kenduz, nahiz eta aurten ez zuen denbora hobetzerik izan.
Emakume beteranoak
1.- Arantxa Eizagirre.
2.- Ana Carcamo.
3.- Isabel Perez.
Emakume seniorrak
1.- Alizia Olazabal.
2.- Patricia Althape.
3.- Aitziber Ibarbia.
4.- Ainhoa Jauregi.
5.- Jaione Sasieta.
Gizonezko beteranoak
1.- Juan Mari Garin.
2.- Bittor Maiora.
3.- Jesus Bravo.
Gizonezko seniorrak
1.- Fernando Etxegarai.
2.- Juanjo Igartzabal.
3.- Jokin Lizeaga
4.- Arkaitz Zamakona.
5.- Patxi Irazoki
Tartekako helmugako saria ere Etxegaraik jaso zuen eta zehazki 150 euro eskuratu zituen. Marka jartzen zuen lasterkariak 300 euroko saria eskura zezakeen, baina ez zen halakorik gertatu. Gizonezkoetan Ionut Zinkak ezarria du marka (1:41:27) eta emakumezkoetan Alizia Olazabalek 2:07:05ekin.
Manttale taldeko partaideek eurek ere sari berezi bat jaso zuten, Josu Goiak emandako zerrikumea, hain zuzen. Eta Manttale taldekoek, euren aldetik, esker ona agertzeko bi oroigarri banatu zituzten. Anjel Gartzia Agerra Mendi Taldeko kideak eta Txomin Iratzoki Manttaleko fisioterapeutak San Barbara mendian jarritako eskulturaren errepika bana jaso zuten.