Herriko maparen aurkezpena

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Azken bi urteotan Igantziko Euskara Batzordea herriko maparen proiektuarekin ibili da. Hasiera batean mapa finantzatzeko bideak aztertzen aritu ziren, eta hori konponduta, proiektuari hasiera eman zitzaion. Kirru Sarobe lesakarrak bere burua eskaini zuen mapa egiteko, eta berarekin batera, Oskar Txoperena ere lan horretan aritu da; izan ere, azken urteotan herriko artxibategi ezberdinak aztertzen aritu ondotik, toponimiari edo toki izenei buruzko informazio aunitz bildua zuen, eta mapa honek aukera paregabea ematen du informazio hori guztia bertan txertatzeko. Mapa prest da dagoeneko, eta maiatzaren 2an, Udaberriko Bestak aprobetxatuz, aurkezpen publikoa eginen da, 19:30ean Eskolzarren. Bertan antolatzaileek eta egileek eurek mapa nola eta zergatik egin den azalduko diete bertaratzen diren herritar guztiei, eta maparen ale bana emanen diete. Edozein kasutan, batzordeak etxe guztietara banatuko du maparen ale bana ondoko asteetan. Hortik aitzinera, salgai paratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun