Moda desfilea

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Maiatzaren 24an, larunbata, moda desfilea eginen da Aterpen. Amaia Apezetxea ile-apaintzaileak antolatuta, tenoreko tendentziak ikusgai izanen dira. Gazteen modan oinarrituko da eta 20 bat neska-mutilek parte hartuko dute. Ile orrazkera, mozketa eta koloreak erakutsiko dira. Mezaren aitzinetik eginen da, eta xehetasun gehiago hurrengoan emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun