Apirilaren 10ean eta 11n Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak egindako kanpaina herrira ailegatu zen. Zaborra bereizteko sentsibilizazio kanpainaren barne, poltsak banatu dira Bortzirietan, eta zehazki herrian 120. Dagoeneko etxeko sukalde txoko aunitzetan izanen dira.