Keltiar Aldea

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Maiatzaren 17an, larunbatarekin, Udaberriko Biraren barne, Keltiar Aldea talde nafarrak emanaldia eskainiko du ilunabarreko 8etan, frontoian. 1999an sortu zen euskal talde hau eta estilo propioa jorratzen baldin badu ere, zeltiar musikan oinarritzen da bere lana. Euska l Herrian, Kantabrian eta Asturiasen emanaldi, jaialdi nahiz lehiaketetan parte hartu du. 1999an sortu arren, 2001ean hiru kidek taldea utzi zuten, eta urte batez ez zuten kontzerturik eman. Geroztik lanean ari dira eta disko bat ere kaleratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun