Argazkian ageri denez, ez da oraintxekoa herriko akordeoilari taldea. 25 urte bete ditu eta hori ospatzeko, mende laurden honetan taldetik pasatu diren musikariek ekitaldi berezi eta hunkigarria osatuko dute maiatzaren 10ean. 18:30ean kalejira eginen dute eta 20:15ean kontzertua Plaza Zaharrean. Maiatzaren 31n, berriz, Enrique Zelaia, Iñaki Dieguez eta Joxan Goikoetxearekin kontzertzua antolatu dute Onin erreka gainean.