Esklabutza frankismoan jardunaldiak 12tik 18ra

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Esklabutza Frankismoan jardunaldiak antolatu ditu Arrano elkarteak Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 12tik 18ra erakusketa ikusgai izanen da Beti Gazte elkartean, 17:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 16an, ortziralarekin, solasaldia eta Francoren esklaboak Piriniotan dokumental emanaldia izanen da Arranon 20:00etan eta maiatzaren 17an, Gernika antzerki emanaldia antolatu da Mairu antzerki tailerrarekin batera ikastolako frontoian, 23:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun