25.Txoko-Txiki ilustrazio eta ipuin lehiaketa zabalik

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Tantirumairu ikastolak 25. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketarako deialdia egin du, 6-12 urte arteko ikasle lesakarrei zuzenduta. Ipuinek, maila bakoitzaren arabera, hasiera jakin bat izan beharko dute.

Ilustrazio lehiaketan, gaia, idatzi den ipuinaren azala ilustratzeko marrazkia izanen da. DIN A4 neurrian aurkeztu beharko da. Lan guziak maiatzaren 5a baino lehen ikastolara igorriko dira. Bertzalde, egun berean, irakurketa saioak ere eginen dira ikastolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun