Igande honetan, maiatzaren 4ean eginen da Batzoki elkarteak 14. aldiz antolatu duen Rafa Maritxalar Herri Lasterketa. Goizeko 10etan hasiko dira ttikienak lasterka, aurrebenjamin mailatik hasi eta infantil maila artekoak. Eguerdiko 12etan hasiko da proba nagusia eta mailaren arabera, 2, 4, 6 edo 8 kilometro egin beharko dituzte korrikalariek. Senior mailetako hiru lehenbiziko sailkatuek, 90, 60 eta 30 euro jasoko dituzte eta bertze kategorietan ere sariak izanen dira.