Keinu-Leihoak antzerki jardunaldiak antolatu ditu Mairu Antzerki Tailerrak. Maiatzaren 2an, Le petit theatre de pain taldearen Aulki hutsa izanen da ikusgai Kasinon, 22:15ean. Maiatzaren 3an, Ornitorrinkus eskainiko dute Xabi Erkizia, Maialen Lujanbio, Judith Montero eta bertze antzezleek Kasinoan 20:00etan. Hilaren 17an Gernika ikusgai izanen da ikastolako frontoian 23:30ean eta 24an Kale Ekintzaren Mexico lindo y rebelde plazan 20:00etan.