Landazaleian 340 etxebizitza egiteko proiektua dagoela eta gaiaren garrantziak herritarrei informazioa gehiago ematea eskatzen duela pentsatuz sinadura bilketa kanpaina eginen du Ezker Abertzaleak, apirilaren 25ean prentsaurrean jakinarazi zuenez. Lehenik, eskura duen informazioa zabalduko die herritarrei batzarrean. «Mila bizilagun gehiagoz solasten ari gara eta horrek bere ondorioak izanen ditu. Herritar guzien artean erabaki beharko genuke herriaren etorkizuna». Bertze aldetik, Ezker Abertzaleko hautetsiek, azken hilabeteetako gertaeren ondorioz, Udaleko batzordeetan lan egiteari utziko diotela jakinarazi zuten: «Ez dugu lanerako baldintza minimorik, informazioa ez ezik hitza ere ukatu zaigu plenoetan…» zioen Iban Maiak. Oningo zinegotzi baten dimisioarekin gauzak aldatuko zirela uste bazuten ere, ez da halakorik gertatu.