Juul hauteskundeak Labiaga Ikastolan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Apirilaren 23an, Nafarroa osoko ikastolek Juul hauteskundeak egin zituzten liburu eta ilustratzaile gustukoenak zein diren erabakitzeko. Labiaga Ikastolaren kasuan, 3 eta 6 urte arteko A kategorian Ana Sernaren Perez xagua izan zen aukeratua, 5 botorekin. 6 eta 8 urte arteko B kategorian Werner Holz Worthen Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoak lortu zituen boto gehien, 3 guztira. 8 eta 10 urte arteko C kategorian eta 10 eta 12 urte arteko D kategorian, berriz, Internet bidez bozkatu zuten ikasleek eta lerro hauek idazterakoan ez genuen daturik bildu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun