Obrak karriketanHirurteko Planaren barne sartuak ziren herriko hainbat karriken konponketa lanak hasiak dira dagoeneko. Bertzeak bertze, Uraldea, Hegoalde eta Legia karriketan obretan ari dira, baita igerilekuetarako bidean ere. Bideen egoera hobetzeaz gain, saneamendu sarean ere konponketak eginen dira. Bertzalde, Udaletik aipatu digutenez, herriko saneamendu kolektoreko lanak atzeratu eginen dira. Argazkian Uraldea karrika ageri da, obretan.