Berako Kultur Batzordeak antolatuta, aurtengo Sanesteban Bestetako kartel lehiaketa abian da. Urtero bezala, nahi duten guztientzako zabaldu dute lehiaketa, eta nahi hainbertze lan aurkeztu ahal izanen ditu bakoitzak. Azalean Sanesteban Bestak 2008 testua agertu beharko da, eta kartelak kolorezko formatuan eta paperean argitaratua izan beharko du.
Lanak aurkezteko epea maiatzareko 16ko eguerdian bukatuko da, eta Herriko Etxera jo beharko da horretarako. Aurkezterakoan lanaren gibelean goitizen bat paratuko beharko da, eta aparteko gutun-azalaren kanpoko aldean ere goitizen hori idatzita joanen da. Barrenean, berriz, egilearen datuak.
Kultur Batzordeak izendatuko du epaimahaia eta bestetako programan erabiltzeko eskubidea bere gain hartuko du. Sarituak 400 euro jasoko ditu, baina sarituak ez diren lanak ere Udalak ez ditu itzuliko.