Etxebizitza beharrak aztertzeko ikerketa abiatuko du Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Maiatzaren 5etik aitzinera etxez etxe inkestak eginen dira

Hirigintzaren alorrean Berak dituen gabeziak eta beharrak aztertzeko asmoz, Udalak etxebizitzen inguruko ikerketa bat abiatuko du laster. Herritarrek somatzen dituzten behar horiei erantzuna ematea da helburua, nolako etxeak eta non nahi dituzten jakitea. Maiatzaren 5etik aitzinera etxez-etxe inkestak eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun