«Gernika» antzeslana estreinatuko da larunbatean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 25a

TTIPI TTAPA

Fernando Arrabalen lana lehen aldiz taularatuko da euskaraz

Gernika antzezlanaren estreinaldia Berako Kultur Etxean eginen da larunbat honetan, apirilaren 26an, arratsaldeko 7:30ean. Berako Udalak eta Uhartean Antzerki Eskolak lankidetza hitzarmen baten bidez burututako egitasmoa da. Fernando Arrabalek idatzitako Gernika antzezlanako euskarazko lehen bertsioa da. Estreinaldiaz aparte aurreestreinaldi edo entsaio orrokorra egin dute apirilaren 25ean, ortziral eguerdiko 12:00etan institutuko ikasleentzat eta komunikabideek ere bertan izateko aukera izan dugu.

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an Gernika hiria bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak, Francok gidatutako militar espainarren zerbitzuan, Errepublikaren kontra izandako ofentsiban. Gernikakoa izan zen hiritarren kontra zuzendutako lehen bonbardaketa orokorra guden historian, gisa horretako ondoko bonbardaketei, Hiroshima edo Nagasaki, adibidez, bidea zabalduz. Hiria mapatik desagerrarazteko zehatz-mehatz prestatua izan zen bonbarketa.

Lehen aldiz euskaraz

Fernando Arrabalek 1959an idatzi zuen “Gernika” antzezlanak azaltzen digu senar-emazte bikote zaharra bere etxean bonbardaketak bat-batean harrapatua... Zerutik hel den heriotzak hiria poliki-poliki estaltzen duen bitartean, bizi garapen xume baten ikusleak izanen gara. Gernika antzezlana lehen aldiz euskaratu dute Nafarroako Uhartean eta Xiberoko Hebentik elkarteen arteko ekoizpenean. Larunbatean Beran eginen den estreinaldiaren ondotik, maiatzaren 17an Lesakan “Gernika” antzeslana ikusteko aukera izanen da, Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien barrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun